A social cost perspective in the wake of the Portuguese strategy for the fight against drugs
Gorde:
Goncalves, R., et al., A social cost perspective in the wake of the Portuguese strategy for the fight against drugs. International Journal of Drug Policy, vol. 26, n. 2, 2015, p. 199-209.
Erref.
500504
Kokapena:
SIIS R.1114 Archivo
Hitz-gakoak:
Drogodependencias, Drogas ilegales, Despenalización, Legalización, Reforma, Normativa, Acción contra las drogodependencias, Efectos, Resultados, Gasto social, Análisis coste eficacia, Portugal

Laburpena:
Portugaleko drogen aurkako estrategia (NSFAD) onartu zuten 1999. urtean, eta estrategia horren oinarritzat hartu ziren humanismo eta pragmatismoaren balioak. Horren ostean, 2000. urtean legez kanpoko drogak kriminalizatzeaz uzteko erabakia hartu zuten, betiere, gizarte-kostuak gutxitu eta osasunaren arloko ikuspegi baten alde egiteko asmoz. Artikulu honetan biltzen da urte hartatik gertaturikoaren berrikusketa bat, eta bertan azaltzen dira, batetik, ikuspegiaren aldaketarako oinarri izandako printzipio, helburu eta estrategiak; eta osasun- eta gizarte-kostuen arabera eginiko kalkulu batzuek. Portugaleko drogen aurka ekiteko estrategia horien artetik ondorengo hauek nabarmentzen dira: lehen mailako eskuartzearen garrantzia; kalteak gutxitzeko politikak ezartzea; mendekotasunak dituzten lagunei gizarteratzen laguntzea; kartzeletan mendekotasunak dituzten presoei tratamendua eskaini eta kalteak gutxitzeko politikak ezartzea; edota tratamendu boluntarioak eskaintzea zigorra betetzearen ordezko gisara. Bestetik, egileek egindako kalkuluen arabera, NSFAD estrategia indarrean jarri ondorengo bost urteetan (2000-2004) drogei loturiko gizarte-kostuak % 12 beheratu ziren, gehienbat drogen kontsumoen ondorioz gutxitutako heriotzengatik. Epe luzeago batean (2000-2010), kalkulatzen dute % 18raino beheratu zirela, baina osasun-kostuak kontuan hartzeaz gain, kalkulu hori burutzeko kontuan hartu dituzte lege-sistema eta presondegietan aurreztutako aurrekontuak.

| ISSN: | 0955-3959 |
|---|