Gender differences in hazardous drinking among middle-aged in Europe. The role of social context and women’s empowerment

Gorde:
Bosque-Prous, M., et al., Gender differences in hazardous drinking among middle-aged in Europe. The role of social context and women’s empowerment. European Journal of Public Health, vol. 25, n. 4, 2015, p. 698-705.
Erref. 503331
Kokapena: SIIS Archivo (R.1804)
Hitz-gakoak:
Drogodependencias, Alcohol, Alcoholismo, Consumo, Género, Mujer, Hombre, Efectos, Factor de riesgo, Factor de protección, Igualdad de género, Desigualdad social, Europa
Laburpena:
Mundu osoan alkohola sarriago eta kopuru handiagoan kontsumitzen dute gizonek emakumeen aldean. Unibertsalki ageri diren sexuaren aldeko desberdintasun horien ondorioz, ulertzen da alderdi biologikoek eragina dutela alkoholaren kontsumoan. Halere, gizarte desberdinetan jasotzen diren datuek erakusten dute faktore sozial eta kulturalek garrantzia nabarmena dutela alkohola kontsumitzeko modu desberdinetan. Bestetik, kontuan hartzen bada 20 eta 64 urteen arteko biztanleria, alkoholari egotzitako heriotzetatik bi heren gertatzen dira 45 eta 64 urte bitarteko biztanleen artean. Emakumeen ahalduntzeak hazi egiten du generoaren araberako berdintasuna, baina horrek ere gertarazi dezake, adibidez, tradizioz gizonen artean maizago gertatu den substantzien kontsumoa emakumeen artean hedatzea. Bartzelona Osasun Publikoko Agentziak eta beste erakunde batzuk bideratutako azterlan honetako xedea da Europako 50 eta 64 urte bitarteko biztanleen alkoholaren kontsumo arriskutsuan sexuaren aldeak ezagutzea, betiere, kontuan hartuz testuinguruko faktoreei loturik daudela alde horiek, adibidez, politika publiko edota faktore sozial eta ekonomikoak. Bertan aztertutako biztanleria osatzen dute 2010 eta 2012. urteen bitartean Europako osasun, zahartze eta erretiroaren inguruko proiektu batean partaide izandako 16 herrialdetako datuak, eta guztira, 26.017 biztanleren datuak aztertu dituzte ikerketa burutzeko.
Deskribapena
Deskribapenik ez dago.