The global state of harm reduction 2014

Gorde:
Stone, K. (ed.), et al., The global state of harm reduction 2014. Londres, Harm Reduction International, 2014, 130 p.
Erref. 503592
Kokapena: SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Drogodependencias, Drogas ilegales, Acción contra las drogodependencias, Alternativas, Delincuencia, Hepatitis, Heroína, Intercambio de jeringuillas, Metadona, Opiáceos, Prisión, Programas de mantenimiento, Recetas médicas, Reducción de daños, Salas de venopunción, Sida, Tratamiento médico, Vía intravenosa, Estudio comparativo, Estudio internacional, Panorama internacional
Laburpena:
Harm Reduction International erakundeak 2008tik argitaratu izan du urteroko txosten bat mundu mailan drogei loturiko kontsumoen kalteen gutxitzearen politiken eragina neurtzeko. Besteak beste, drogei loturiko hies eta C Hepatitisaren munduko egoeraren inguruan zentratu zuen argitaratutako lehenengo txosten hori. Oraingo argitalpen honetan, bai mundu mailako bai munduko herrialde eta eskualdeen araberako azterketa bat aurkezten dute bertan. Besteak beste, bertan aztertzen dira orratzak eta xiringak trukatzeko programak, opiazeoak ordezkatzeko tratamenduak, drogak kontsumitzeko aretoak, gaindosiak edo presondegietako egoeren inguruko azterketak. Nazio Batuen Erakundearen GIB birusa eta hiesaren programaren kalkulu batzuen arabera, premiakoak lirateke urtero 2,3 mila milioi dolar bideratzea xiringen bidezko hiesaren transmisioan eragina izateko, baina horietatik soilik 160 milioi dolar eskuratu dituzte, hau da, premiakoa denaren % 7. Txostenak zehazten duenez, 2014. urtean 90 herrialde eta eskualdeetan ezarri dituzte maila desberdinetako orratz eta xiringak trukatzeko programak; 80 herrialdeetan ezarri dituzte, gehienbat metadona eta buprenorphina sustantzien bidez, ordezkatzeko programak; munduan drogak kontsumitzeko 88 gune daude (Espainian 6 jarri dira abian 2014ean); eta azkenik, munduko zortzi herrialdeetan ezarri dituzte presondegietan xiringen trukerako programak, eta ordezkatzerako programak abian jarri dira 43 herrialdeetako espetxeetan.