Supporting pregnant women who use alcohol or other drugs: a review of the evidence

Gorde:
Breen, C., et al., Supporting pregnant women who use alcohol or other drugs: a review of the evidence. Sydney, National Drug and Alcohol Research Centre, 2014, 134 p.
Erref. 509774
Kokapena: SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Drogodependencias, Alcohol, Mujer, Embarazo, Prevención, Educación para la salud, Reducción de daños, Servicios de apoyo, Alto riesgo, Literatura científica
Laburpena:
Australiako Gobernuaren aginduz, herrialde horretako drogen eta alkoholaren ikerketa zentroak (NDARC) argitaratutako txosten honetan aurkezten da alkohola eta bestelako drogak kontsumitzen dituzten haurdun dauden emakumeei sostengua eskaintzeko bildu diren ebidentzien berrikusketa bat. Berez, lehen mailako arretarako zentroetako ebaluazioetan identifikazio, tratamendu eta erreferentzia gisara edukitzeko ebidentziak biltzen ditu testuak. Azken batean, dokumentuak biltzen ditu osasunaren arloan lan egiten duten profesionalentzako haurdun dauden droga eta alkohol kontsumitzaile diren emakumeak identifikatu eta eskuartzerik egokienak bideratzeko baliabide egokienen ebidentzia horiek. Txostenak nabarmentzen du premiazkoa dela substantziak kontsumitzen dituzten haurdun dauden emakume horiek duten estigma gainditu eta sostengua izatea tratamendua jasotzerako garaian, izan ere, alkohol eta drogen kontsumoaren ondorioz sarri izaten dituzte osasun arazoak bai berauek bai berauen seme-alabek. Txostenak aipatzen du biztanleria orokorrean ematen diren haurdunaldien kasuetatik erdia nahiezik gertatzen direla, eta substantziak kontsumitzen dituzten emakumeetan areagotu egiten omen dira horrelako gertakariak. Gainera, emakume horiek izaten dituzte buruko osasun nahasdura gehiago, eta gehiagoan pairatzen dute bortxakeria, pobrezia, aurretiko traumak edota osasun alorreko arreta askoz ere eskasagoa. Batetik, berrikusketa zentratzen da substantziak kontsumitzen dituzten emakumeen haurdunaldiak prebenitzeko estrategia batean. Bestetik, bigarren estrategia batean kontuan hartzen da haurdun dauden emakume horiek izan ditzaketen kalteak gutxitzea; eta azkenik, sostengurako estrategian biltzen dira tratamenduak eta erreferentziazko eta izaera asertibokoak diren beharreko jarraipenak.
Deskribapena
Gaia:Este informe de la National Drug and Alcohol Research Centre (Sidney), analiza el apoyo a las mujeres con adicciones que se encuentran embarazadas. El documento revisa la evidencia científica existente en torno a las diversas intervenciones que se realizan sobre las mujeres gestantes que consumen alcohol u otras drogas: prevención, asesoramiento, reducción de daños, intervención en mujeres en situación de alto riesgo, etc.
Deskribapen fisikoa:134 p.